HOMENAJES A LOS MILITANTES ABERTZALES FALLECIDOS EN BOLUETA: MARKINA
Abertzaleen agurra Patxi Rementeriaren ohorez
Errautsak jaso eta
Markinarako bideari
ekin zioten auto
andana laguntzaz
Mirari ISASI
Markina txiki geratu zen atzo Patxi Rementeria agurtzeko bertara hurbildu ziren milaka abertzaleak jasotzeko. Agurra goizean goiz hasi zen Derioko hilerrian egin zen omenaldi xume batekin.
11.30ean hildako militantearen lagunek ETAren anagrama eta ikurriña gainean zeraman Rementeriaren hilkutxa gorputegitik atera zuten, krespoi beltzez osaturiko pasilo baten erditik errausketa-labera eramateko.
Bertan utzi aurretik, aurresku bat dantzatu zitzaion eta ekitaldi xume honekin Boluetan hildakoen ametsak egi bihurtzeko abertzale ugariren konpromisoa islatu nahi izan zen. Ildo honetatik, «EAJren koldarkeriaren eta legalitate espainiarraren gainetik beren borroka aurrera eramango dugula eta errealitate bihurtuko ditugula haien ametsak» nabarmendu zuen Joseba Permachek.
Rementeriaren senitarteko eta lagunek 16.00etan jaso zituzten errautsak eta, berehala, Markinarako bideari ekin zioten, auto andana luze baten laguntzaz. 17.00etan kotxe karabana Rementeriaren jaioterrira heldu zen. Bertan erabateko isiltasuna zen nagusi eta lagunek eta senitartekoek oinez eraman zituzten aurreko egunetik Ertzaintzak okupaturik zuen Udaletxeraino errau- tsak gordetzen zituen kutxa, aurrean Rementeriaren argazki baten laguntzaz.
Arkupetan paratu zuten hilkapera, aldamenean «Hau al da zuen demokrazia?» leloaz idatzitako pankarta zuela. Senitartekoekin batera ehunka pertsona pasa ziren Rementeriaren errautsak biltzen zituen kutxaren aurretik. Zazpiak baino minutu batzuk lehenago, Sorozabalen martxa eta txalapartaren doinuak entzun ziren Rementeriaren errautsen omenaldia egin behar zen tokian. Militante honen izaerari eta borrokari buruzko pankartez beteta zegoen lekua eta ondoren gorpua eramateko ordua iritsi zela iragarri eta eraman egin zuten.
![]() |